
miércoles, 11 de junio de 2008
martes, 8 de abril de 2008
Tolosaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladak AHTren aurkako Bizikleta Martxa antolatu du
Apirilaren 12an bizikleta martxa batekin eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladek AHTri ez! esango diogu. Eskualdea zeharkatuko duen martxa honen amaieran kontzertuak antolatu dira.Bizikleta Martxaren ibilbidea honako hau izango da:
* Billabona, 15:30etan: irteera plazatik.
* Anoeta, 16:15etan: txalapartariekin ongietorria plazan.
* Alegi: 17:30etan meriendatxoa Gaztetxean
* Tolosa, 18:30etan: Ekitaldi Nagusia Plaza Berrian. Ondoren, Bonberenea txarangarekin kalejiran Ibarrara.
* Ibarra, 21:00etan: afaria eta kontzertuak Agressive Combat, Deficiencia Mental eta talde sorpresa batekin
martes, 25 de marzo de 2008
BPGA Lezoko Topagunean!!
Aurtengo Lezoko Topagunera Berazubiko Parkeko Gazte Asanbladako kide batzuk gerturatu gara! Okupazioa, arrano beltza eta AHTren kontrako banderekin, bertan pasa dugu euri zaparradaz jositako asteburu hau (nahiz eta batzuk etxera joan). Lokatzak gaindituz, hitzaldi, ekimen zein kontzertu ezberdinetan egon gara, bertako giro paregabeaz gozatuz. Hona hemen argazki batzuk:
Nazioarteko delegazio ezberdinak: Alemania, Portugal, Italia, Galizia, Asturias, Kurdistan, Palestina, Okzitania, etab.

Zein ote da eskubiko tipo izkutu hori?
Espainiar Konstituzioa eta frantziar oilaskoa Karpa handian.
viernes, 21 de marzo de 2008
Blogari egunon!

Ongietorriak BPGA-ren blog-era!!! Parketik pasa zaretenak jakingo dezue nortzuk garen baina besteei, parketik pasa!
Ez dago argi zertarako ireki dugun blog hau baina behintzat zerbaitetaz hitzegiteko baliozkoa izango deu.
Bi gauzatxo dauzkat komentatzeko:
1.-BPGAren hurrengo parrilada, noizko?
2.-Berazubiko festak urruti daude oraindik baina festa batzordea antolatzen hasi beharko da. Parte hartu nahi?
Besterik gabe, ondo pasa GT'08n daudenei eta besteak, parkea bakarrik ez utzi!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)