martes, 25 de marzo de 2008

BPGA Lezoko Topagunean!!

Aurtengo Lezoko Topagunera Berazubiko Parkeko Gazte Asanbladako kide batzuk gerturatu gara! Okupazioa, arrano beltza eta AHTren kontrako banderekin, bertan pasa dugu euri zaparradaz jositako asteburu hau (nahiz eta batzuk etxera joan). Lokatzak gaindituz, hitzaldi, ekimen zein kontzertu ezberdinetan egon gara, bertako giro paregabeaz gozatuz. Hona hemen argazki batzuk:






Nazioarteko delegazio ezberdinak: Alemania, Portugal, Italia, Galizia, Asturias, Kurdistan, Palestina, Okzitania, etab.

Zein ote da eskubiko tipo izkutu hori?

Espainiar Konstituzioa eta frantziar oilaskoa Karpa handian.


BPGAtik etxebizitzaren arazoaren inguruko mintegietan parte hartu genuen.


Eta, nola ez, Palestinarekin elkartasunean ISRAELI BOIKOTA!

viernes, 21 de marzo de 2008

Blogari egunon!


Ongietorriak BPGA-ren blog-era!!! Parketik pasa zaretenak jakingo dezue nortzuk garen baina besteei, parketik pasa!

Ez dago argi zertarako ireki dugun blog hau baina behintzat zerbaitetaz hitzegiteko baliozkoa izango deu.
Bi gauzatxo dauzkat komentatzeko:

1.-BPGAren hurrengo parrilada, noizko?
2.-Berazubiko festak urruti daude oraindik baina festa batzordea antolatzen hasi beharko da. Parte hartu nahi?

Besterik gabe, ondo pasa GT'08n daudenei eta besteak, parkea bakarrik ez utzi!